Ertzaintzak jakinarazi du Abadiñoko tabernari bat atxilotu dutela gaur goizaldean. Taberna zarratuta ei zegoen kanpotik, baina Segurtasun Sailak jakinarazi du barruan bezeroak zeudela “alkoholdun edariak hartzen, argiak piztuta, musika ipinita eta covid-19agatiko kontsumo ordutegitik kanpo”.
Ertzaintzak dioenaren arabera, barruko bezeroak agenteen presentziaz konturatu dira, eta argiak amatatu ostean atzeko atetik irteten ahalegindu dira. Kanpoan identifikazioak egin dituzte.
Zortzi lagun identifikatu dituzte, tartean, ostatuko jabea. Ertzaintzak dio aurre egin diela eta botila batekin kolpatu duela agente bat. “Autoritatearen aurkako delitua” egotzita atxilotu dute ostalaria.