Imanol Jaio kargupean aske utzi du epaileak

Anboto 2020ko urr. 7a, 11:45

Atzo hainbat herritar batu ziren Traña-Matiena auzoan, atxilotuak askatzea eskatzeko.

Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz preso ohiak ere aske utzi dituzte kargupean. 

Herenegun atxilotutako Imanol Jaio abadiñarrak Auzitegi nazionalean deklaratu du goiz honetan, epailearen aurrean. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, epaileak kargupean aske utzi du Jaio. Oraingoz ezjakina da zein kargu ipini dioten. Ekhiñe Eizagirre zarauztarrak eta Kepa Arkauz arrasatearrak ere deklaratu dute. Bi horiek ere kargupean aske utzi ditu. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!