Domekan VI. Javier Elorriaga saria jokatuko da

Anboto 2020ko ira. 26a, 10:14

150 txirrindularik parte hartuko dute mailako proban. Koronabirusaren aurkako protokoloa edukiko dute. 

Joseba Gorostiza antolatzailearen arabera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako kirolariek bakarrik onartu dira. Arratsaldeko 16:00etan abiatuko da proba, Zelaietako Gaztañodi parketik. 56 kilometroko ibilbidean Miotako gaina izango da interesguneetako bat. "Abadiñok kirolarekin hazten jarraitzen du" azaldu du Francisco Campo 'Patxo' kirol arloko zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!