Abadiñon, jarri diote estalki berria Muntsaratzen dagoen jolasguneari

Anboto 2020ko ira. 22a, 19:23

Muntsaratzeko jolasgunea estalki berriarekin.

Orain eguraldi txarrarekin ere erabili ahal izango da joalsgunea, Javier Crespo alkateordeak gaur esan duenez.

Estalkia jartzen 112.580 euro (gehi BEZ) inbertitu ditu udalak. Estalkiaz gain, pasabide bat ere egin dute jolasgunea eta aterpea lotzeko eta euria denean busti barik joan ahal izateko leku batetik bestera. Crespok ohar baten bidez gogoratu duenez, "abadiñarrek eurek eskatutako lana izan da, eta orain, bukatu ondoren, optimizatu egin ahal izango da jolasgunearen eta aterpearen erabilera".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!