Lur Bankua ekimenean izena emateko epea zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak

Anboto 2020ko ira. 22a, 09:41

17,86 hektarea lur banatuko dituzte abeltzain gazteen artean; Abadiñoko Udalak udan utzi zion mendi saila Foru Aldundiari.

Udalak ohar baten bidez esandakoaren arabera, lurra behi-aziendak hazteko aproposagoa da, batez ere "inguruan ustiategi bat duten eta lur premian dauden abeltzainen" artean banatuko dira. Urtean 2.222 euro kobratuko dizkiete abeltzainei; lur saila txukuntzea lur sail hori dagokion abeltzainaren ardura izango dela azaldu dute, baita.

Foru Aldundiaren Nekazaritzako Lurren Funtsean programan erabiltzeko utzi dio Gazteluako Lur Saila Abadiñoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!