Egileak dioenaren arabera, Xabier Leteren poemek beragan sortutako "emozio, pentsamendu eta bizipenei emandako erantzuna" da liburua. "Bere poesia liluratuta irakurtzen nuen hasieran, ezer asko ulertu barik. Gerora, hitzei zentzua bilatzen hasi nintzen, Leteren bizitzaren eta poesiaren arteko loturak egiten, nire sentimendu asko bere poesiaren bidez interpretatzen".
Ainhoa Urien ANBOTOko zutabegilea da, eta poemak argitaratu izan ditu Maiatz aldizkarian.