Udaletxeko hezkuntza batzordea deitzeko eskatu dio Abadiñoko EH Bilduk alkateari

Anboto 2020ko ira. 18a, 11:30

Uztailetik batu barik daudela eta, udalean eskaria erregistratu zuen alderdi independentistak astelehenean. Bilera horretara udal ordezkariak eta hezkuntza komunitateko ordezkariak egotea eskatu dute. 

"Ohikoak baino beharrizan gehiago daude gure herriko hiru ikastetxeetan, horregatik, irtenbideak eta baliabideak emateko helburuarekin, guraso elkarte, langile eta zuzendaritza taldeekin ari gara harremanetan" azaldu dute EH Bildutik. 

Hainbat beharrizan identifikatu dituzte, besteak beste, euria egiten duenean jolastokiko eremu desberdinetan umeek jolastu ahal dezaten karpak ezartzea, ikasleen irisgarritasun digitala bermatzea, edota ikasleen ratioak jaistea.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!