Abadiñoko Udalak Hezkuntza Sailaren esku jarri ditu Zelaietako udal pilotalekua eta Errota kultur etxeko gela bi

Anboto 2020ko ira. 11a, 12:26

Ikastetxeek dituzten beharrei erantzun ahal izateko egin dute eskaintza.

Eskaintza horrekin erantzun dio Udalak EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak egindako eskariari euskal udalek utzi diezaizkieten ikastetxeei aldi baterako hainbat udal eraikin eskolen instalazioak handitzeko, udalak ohar batean azaldu duenez.

Abadiñon, Zelaietako frontoia bertako ikastetxeak erabili ahal izango du, eta Errota Kultur Etxeko gelak, ostera, Traña-Matienako Bigarren Hezkuntzako Institutuaren beharrizanak asetzera bideratuta leudeke.

Bestalde, udalak informatu duenez, amaitu dituzte Zelaietako eskoletako ume txikienentzat aire zabaleko jolasgune berri bat egiteko lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!