Felix Moreno Urkiolako santutegiaren arduraduna da eta uda honetakoa "arraroa" izan dela dio. "Urkiolako aparkalekuan 60-70 autokarabana eta furgoneta zenbatu izan ditugu. Inoiz baino gehiago. Arazoa da, Urkiolan mendizale asko dabilela eta goizean goizetik mendira joateko aparkalekura joaterakoan ez dutela lekurik topatu. Uda honetan mendizale gutxiago eta turista gehiago izan ditugu", azaldu du Morenok. Bere iritzian, geroago eta ohikoagoa izango da irudi hori. "Autokarabana eta furgonetena errotuko den ohitura bat dela uste dut. Udalagaz berba egin dugu hau arautu beharreko kontu bat da eta. Dena dela, nabarmendu gura nuke oso ondo portatu direla eta garbitasun aldetik ez dela arazorik sortu", dio Morenok.