Abadiñoko EH Bilduk "beharrezkotzat" jotzen du udalak lan poltsa berriak sortzea

Anboto 2020ko ira. 10a, 12:38

Horrelako eskariak egiten "denbora luzea" daramala dio EH Bilduk, eta koronabirusak bajak eragiteko "aukerak handiak" ekar ditzakeela eta, "gaitasun falta" egozten dio EAJk eta AIk osatzen duten udal gobernu taldeari.

"Legegintzaldiko 15. hilabetean gaude eta udalak ez du oposaketa prozesurik ezta lan poltsakrik ere, hortaz, egiten diren kontratazioak aukera berdintasunik gabe egiten dira eta zenbait kasutan enpresa pribatuen esku uzten da langile publikoen kontratazioa", azaldu du ohar baten bidez. 

Otsaileko osoko bilkuran udaletxeko langileen behin-behinekotasun maila jaisteko oposaketak egitea proposatzen zuen mozio bat aurkeztu zutela gogoratu dute oharrean; mozioa ez zen onartu EAJk eta AIk kontra bozkatu ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!