Abadiñoko Udalaren arabera, urtean gehien erabili den parkimetroa da martxan jarriko dutena. Hain zuzen ere, ekainean eta uztailean zehar 4.300 tiket baino gehiago banatu zituen. Abuztuan etenda egon ostean, irailaren 1etik aurrera martxan jarriko dute ostera.