Ateak ireki zituenetik 2.720 erabiltzaile izan ditu Astolako igerilekuak

Anboto 2020ko abu. 26a, 17:48

Uztailaren 31n ateak ireki zituenetik, ia 3.000 bisita eduki ditu Astolako igerilekuak. Udako denboraldia irailaren 30era arte luzatzea aurreikusten du udalak. 

Teilatuaren zati bat jausi ostean, otsailean igerilekuak itxita egon dira uztailera arte. Estalkia kendu, eta edalontziko matxura konpondu ostean, azpiegitura ostera ireki zuen Abadiñoko Udalak. Koronabirusaren eraginez, hainbat neurri hartu behar izan dituzte, besteak beste, 250 laguneko aforoa dago. 

Astolako gimnasioak, ostera, 1.500 sarrera inguru izan ditu uztailean (624) eta abuztuan (923).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!