Gaur arratsaldean hainbat gazte identifikatu dituzte Traña-Matienan borroka batean parte hartu dutelakoan. "Herrikoak ez diren bi gazte kuadrila borroka egiteko gelditu dira gaur Matienan, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoak bertaratu behar izan dira", jakitera eman du Mikel Garaizabal alkateak. Durangoko ertzain etxeko hiru patruila eta udaltzaingoen patruila bat hurbildu dira Traña-Matienara eta hainbat gazte identifikatu dituzte. Alkatearen hitzetan, "gaur gertatutakoa oso tristea da".