Asier Aspuru Ipar Euskal Herriko bigarren mailako finalera sailkatu da

Ekaitz Herrera 2020ko abu. 8a, 19:27
Aspuru, familiak, Abadiñoko lagunek eta Endaiarrak klubeko kideek lagunduta partida bukaeran.

Pilotari abadiñarrak 40-34 irabazi du gaur, Larresoron (Lapurdi), Nicolas Dufauren aurkako partida. Finala Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) jokatuko du Aspuruk.

Beroak erasandako partida izan da. Aspuruk lehiaren hasieratik hartutako abantaila mantendu du bukaerara arte.  Abadiñarra uneoro egon da aurretik. 


Aspuru Hendaiako Endaiarrak pilota kluba ordezketatzen ari da txapelketa honetan. Finala Donibane Garazin jokatuko du abuztuaren 23an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!