Ganso&Cia eta bertsolariak Salbadore Egunean, Gerediaga auzoan

Anboto 2020ko abuztuaren 3a

Salbadore jaiak ez dira antolatuko aurten. Hala ere, Salbadore egunerako egitarau xumea antolatu du Hamabi Harri auzo elkarteak.

Abuztuaren 6an, 18:00etan Ganso&Cia konpainiak Panoli Kabareta taularatuko du. 22:00etan, ostera, bertsolariak ariko dira. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Miren Amuriza izango dira oholtza gainean. Maite Berriozabal ariko da gai-jartzaile. Ekitaldi hauek aforo mugatua izango dute eta lekua hartzeko telefonoz deitu daiteke  (Bertsolariak: 626945623 / Ganso&Cia: 645008913). Denak jesarrita eta maskaragaz egon beharko direla azaldu dute antolatzaileek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!