Zelaietako hilerritik Gaztelua aldera doan ibilbidea egokitu du Abadiñoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko abu. 3a, 17:53

Ibilbidea karlistaldietako lubaki zaharren artetik doa.

Abadiñar askorentzat, Gazteluko buelta Astolatik hasita, San Martingo ermitara igota eta Sistrimin aldera jaitsita (edo alderantzizko norabidean) egiten den itzuli hori da. Baina Gazteluan badira ibilbide gehiago. Abadiñoko Udalak horietako ibilbide bat egokitu du, Zelaietako hilerritik Gazteluako Burgiagoxeaskoa aldera doana, hain zuzen.

Bidean orain arte egondako sastrakak kendu dituzte, eta ingurua garbitu. Udalak, herritarrak eta bisitariak deitu ditu "baserri-guneak zeharkatuz, herriko ondare historikoak eta paisaiak" ezagutzera. Aurrerantzean, bizi-ohitura osasungarriak bultzatzeko ibilbide gehiago egokituko dituela esan du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!