Haizeak arbola bat bota du Urkiolan

Anboto 2020ko uzt. 31a, 12:51

Urkiolako Santutegiaren atzeko aldean dagoen arboladian zuhaitza jausi zen atzo arratsaldean. 

Atzo arratsaldeko haizeak bere eragina izan zuen Durangaldean. ANBOTOko irakurle batek azaldu duenez, Urkiolako Santutegiaren atzeko aldean dagoen arboladiko zuhaitz bat bota zuen haizeak. Arbola harrizko zutabe baten gainera jausi zen. Momentu horretan hainbat pertsona zeuden inguruan egunpasa, umeen jolaslekuaren inguruan. Zorionez, ez zen inor zauritu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!