Abadiñoko Udalak lizitaziora atera du elektrizitatea hornitzeko kontratu berria

Anboto 2020ko uzt. 20a, 10:27

Udalaren arabera "energia-iturri berriztagarriak baino ez ditu erabiliko" kontratatuko den enpersak. 315.977 eurotan lizitatuko du kontratua.

"Udalak energia-iturri berriztagarriak erabiltzea bat dator inguremenarekiko errespetua sustatzeko duen konpromisoagaz" azaldu du Mikel Garaizabalek.

Lehiaketa publikora

EH Bilduk esleipena bertan behera uzteko eskatu du. Alderdi independentistaren arabera hornidura elektrikoa esleitzeko oharrak "atzerapen handiagaz eta inongo batzordetan adostu gabe" kaleratu dira. "Urteak daramatzagu eskatzen hornidura elektrikoa lehiaketa publikoa atera dadin, eta %100 berriztagarria den jatorria berma dadin. Oso gai garrantzitsua da, udalak 3 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkio azken hamar urteetan Iberdrolari era irregularrean, eta energiaren jatorria berriztagarria dela bermatu gabe" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!