[ARGAZKI GALERIA]: Urmuga egitasmoaren baitan dastatze artistikoa Urkiolan

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 19a, 15:58

Hainbat mendizale Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dabiltza uztailaren 14az geroztik. Hauen helburua Salbada Mendilerrotik Auñamendietako Hiru Erregeen Mahaira joatea da, eta mendia eta musika uztartzea. Hori aprobetxatuz joan zen barikuan Urmugak eta Euskal Sagardoak ekitaldi berezi bat egin zuten Urkiolan. 

Urmuga egitasmoaren baitan, dastatze artistikoa egin zuten barikuan Urkiolan. Sagardoa, poesia, musika eta margoa lagun zituztela hainbat lagun batu ziren bertan. Covid-19a dela eta, antolatzaileek ekitaldia "ez zuten lau haizetara zabaldu", baina hala ere, emaitzarekin "pozik" daude.

Ekitaldiko protagonistak, Mikel Garaizabal enologoa, Peru Magdalena idazle eta poeta, Elene Arandia musikaria, Felipe Uriarte mendizalea eta Gotzon Garaizabal margolaria izan ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!