Beste PCR positibo bat detektatu dute Abadiñon, astebetean bigarrena

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 17a, 12:35

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo beste koronabirus positibo bat detektatu zuten Abadiñon, astebetean bigarrena. Guztira, 68 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Atzo 5.614 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 68 izan ziren: 4 Araban, 26 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan, eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Durangaldean baieztatutako positiboak 476 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 200 
  • Zornotza: 156  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 30 (+1)
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 14 
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 8 
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!