Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu dira Tabirako mendi lasterketan

Anboto 2020ko uzt. 11a, 17:33

Arkaitz Iturriagaetxebarria korrikalari abadiñarra bigarren sailkatu da.

Tabirako Auzo Batzordeak antolatuta, gaur Tabirako mendi lasterketa jokatu da Tabiran, Durangon. Bertan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Joxe Mari Errasti oriotarra nagusitu dira. Estizen Duque muzkiztarra sailkatu da bigarren nesketan, eta Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra mutiletan. Nerea Amilibia eta Mikel Usandizaga aiarrek osatu dute podiuma. Denek makila dotore bana jaso dute sari modura, Tabirako auzotarrek eginikoak. 100 bat korrikalarik parte hartu dute guztira lasterketan. Lasterketa baino ordubete lehenago, 9:00etan, mendi martxari eman diote hasiera. Martxan parte hartu dutenek ibilbide bi izan dituzte aukeran, 9 kilometrokoa eta 18koa (lasterketako ibilbide bera). Tabiran giro polita sortu da eta, antolatzaileek eskatuta, parte-hartzaileek zorrotz bete dituzte segurtasun neurriak koronabirusa dela eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!