Gaur berrekingo diote Hiit, spinning, pilates eta crossgym ikastaroei Astolako igerilekuko gimnasioan

Anboto 2020ko uzt. 6a, 14:59

Astolako igerilekuko gimnasioak joan den astean ireki zituen ateak. Bertako azpiegiturak erabiltzeko hitzordua eskatu beharko da, eta erabiltzaile bakoitzak ordubetez baino ezingo ditu erabili. 

Baldintza zorrotzekin ireki ditu ateak gimnasioak. Izan ere, aforoa txikitu egingo da, eta horrez gainera, erabiltzaile bakoitzak desinfektatu egin beharko ditu erabili gura dituen makinak. Dutxa eta aldagelak ez erabiltzea gomendatu du udalak, gainera. 

"165.000 euro xahututa"

Astolako igerilekuak itxi zirenetik Abadiñoko Udala hilean 25.000 euro ordaintzen ari dela salatu du EH Bilduk; horrez gainera, makina berriak erosteko 40.000 euro gehiago bideratuko ditu alderdi independentistaren berbetan. "Emtesporti dagokio instalazioak eta makinak behar bezala mantendu eta berriak erostea horrela behar balitz, kontratuak irauten duen bitartean" adierazi du ohar baten bidez. "Uztailaren 3an gaude, ez dugu igerilekurik eta herrian ditugun beharrekin, 165.000 euro xahutu ditugu; eta kopurua gorantza doa. Abadiñoko herritarrok hau merezi dugu?".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!