Gaur zabalduko dute Abadiñoko udalekuetan izena emateko epea

Anboto 2020ko uzt. 2a, 09:33

Uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dira jarduerak, 6-13 urte bitarteko umeekin. Online bidez eman beharko da izena, udalaren webgunean. 

Gehienez 80 umek eman ahalko dute izena, abadiñarrek bakarrik eman ahalko dute izena, eta lehentasuna izango dute "etxetik kanpo lan egiten duten kideak dituzten familiek, edota behar bereziak dituzten umeei". 80 ume baino gehiagok izena emanez gero, zozketa bidez esleituko ditu plazak udalak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!