Abadiñoko ur-jolas parkea uztailean zabaltzea aurreikusten du udalak

Anboto 2020ko eka. 26a, 12:47

Matienako Galizia plazako ur-jolas parkeko lanak amaitu dira. Javier Crespo alkateordearen berbetan 115 metro koadroko parkea da. 

"Ur tunelak, txorrotak, kubo baskulagarria eta beste joko batzuen funtzionamendu probak egin ditugu eta posible ikusten dugu uztailean parkea zabaltzea" azaldu du Crespok prentsa ohar baten bidez. 

Ur-parkearen erabilera osasun neurri guztiak betez egin ahal izateko protokoloa lantzen dabil Abadiñoko Udala. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!