Udalekuei alternatiba eskainiko die Abadiñoko Udalak uztailaren 13tik 24ra bitartean

Anboto 2020ko eka. 22a, 13:32

Uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dira jarduera hauek, euskaraz, Abadiñoko Udalaren arabera. 

2006-2013 bitartean jaiotako ume abadiñarrei zuzenduta egongo dira jarduera hauek, eta goizez egingo dira. Izen ematea doakoa izango da, eta lehentasuna izango dute udalekuetarako izena eman zuten umeek. 

EH Bilduren eskaera

Abadiñoko EH Bilduren ustetan udal gonernu taldeak ez du borondaterik eduki eskaintza zabalagoa izateko. "Eskaintza baldintzatu du eta atzeratu du gobernuak borondaterik ez edukitzeak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!