Gaztedi Durangaldea planarekin bat egin du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 16a, 17:29

16 eta 29 urte bitarteko gaztei zuzendutako plana martxan jarriko du Atxondoko Udalak.

Atxondok Gaztedi Bizkaia planarekin bat egin du. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta bultzatutako estrategia horretan sartu ez zen eskualdeko udalerri bakarra zen, orain planarekin bat egin dute. Plana Durangaldeko Amankomunazgoak koordinatu eta kudeatuko du. 

Planak jasotzen dituen jarduera nagusiak ondorengoak dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, esku-hartze soziala, osasuna, ongizatea, kultura, sormena eta konpromiso soziala, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!