Abadiñoko Udalak 100.000 euro bideratuko ditu herriko merkatari, ostalari eta autonomoei laguntzeko

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 11a, 08:46

Abadiñoko merkatari, ostalari eta autonomoek ekainaren 25era arte aukera izango dute diru laguntza eskatzeko.

Alarma egoerarengatik euren jarduera geratu behar izan duten merkatari, ostalari eta autonomoei lagundu asmoz, Abadiñoko Udalak 100.000 euro bideratuko ditu. Udalak jakitera eman duenez, laguntzak apiril eta maiatzeko mantentze gastuen %85a ordaintzeko izango dira, eta laguntzak ezingo dira 1.000 euro baino gehiagoak izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!