Azokarik egongo ez den arren, San Antonio eguna hiru mezagaz ospatuko dute zapatuan Urkiolan

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 10a, 13:14

Ekainaren 13a egun berezia izaten da Urkiolara joaten direnentzat, egun horretan San Antonio eguna ospatzen dute eta. Baina aurtengoa berezia izango da, koronabirusaren krisiak eraginda ezin izango delako urteroko azoka egin.

Azokarik egingo ez den arren, San Antonio egunean hiru meza ematea erabaki dute, hainbat segurtasun neurri hartuta. Mezak 9:30ean, 11:00etan eta 12:00etan izango dira. Gainera, 12:00etako meza Mario Iceta gotzainak emango du. Domekan, 12:00etan eta 13:00etan izango dira mezak.

Mezan beharrezkoa izango da  maskara, eta jendearen artean gutxienez metro bateko tartea mantendu beharko da. Gainera, segurtasun neurri guztiak bermatzeko, behin meza hasita ateak itxi egingo dituzte. Horrez gainera, mezara doazenek ate batetik sartu eta bestetik irten beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!