Ekainaren 26ra arteko epea dute Abadiñoko komertzioek udalaren bonu kanpainara batzeko

Anboto 2020ko eka. 9a, 12:09

Irailean jarriko du martxan Abadiñoko Udalak herriko merkataritza sustatzeko kanpaina. 99.260 euro bideratuko ditu horretarako. 

Bonuak doakoak izango dira herritarrentzako, eta aurretik eskatu beharko dira. Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziaren arabera, 165.920 euroko itzulera izango du kanpainak. 6.500 bonu baino gehiago jarriko ditu eskuragarri Abadiñoko Udalak, hiru multzotan:

- Urdin kolorekoak 18-65 urte bitarteko herritarrentzako izango dira. Bost euroko balioa izango dute, eta gutxienez hamar euroko erosketa bat egin beharko da.

- Bonu berdeak 65 urtetik gorako herritarrentzako izango dira. 30 euroko balioa izango dute, eta gutxienez 40 euroko erosketa bat egin beharko da.

- Arrosa kolorekoak langabetuentzako izango dira. 40 euroko balioa izango dute, eta gutxienez 50 euroko erosketa bat egin beharko da.

Izen ematea telefonoz (94 621 55 34) edo helbide elektroniko bidez (haz@abadiano.eus) egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!