Herrian agertutako pintadak "gogor gaitzetsi" ditu Abadiñoko Udalak

J.D./M.Z. 2020ko eka. 8a, 12:59

Herriko eraikin publiko eta pribatuetan Abadiñoko Udalaren eta poliziaren aurkako pintadak agertu direla salatu dute. 

Abadiñoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, dagoeneko eman dute pintadak ezabatzeko agindua. "Koronabirusak sortu duen krisi larri honen erdian pintada hauek kaleak zikindu besterik ez dute egiten, eta gizarte laguntzarako erabili beharko genukeen diru publikoa garbiketa lanetara desbideratzera behartzen gaituzte", nabarmendu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!