Gazteentzako bi ekintza antolatu ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko eka. 4a, 12:27

Aisialdi Gaztea udal programaren baitan Abadiño Ezagutu eta argazkilaritza saio bat antolatu ditu. 

Ekainaren 14ean izango da Abadiño Ezagutu. Ekainaren 5era arte egongo da izena emateko aukera, katalamixon@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Argazki saioa, ostera, ekainaren 20ean izango da. 

Argi Abad gazteria arloko zinegotziaren arabera, bi ekintzak "erdi birtualak" izango dira, hau da, bideokonferentzia bidez elkartuko dira gazteak, eta ostean, kalera irten ahalko dira proposaturiko probak egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!