Kaleko katuak antzutuko ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko eka. 3a, 11:28

Katuen populazioa kontrolatu eta euren osasun baldintzak hobetzeko helburua du egitasmoak. Udal arduradunen arabera, kanpaina urtarrilean hasi zuten. 

Prozesuan animalien defentsarako elkarteen gomendioak jarraitzen dituzte enpresa espezializatu bateko teknikariek. "Esterilizazioari esker, katuak babestuago geratzen dira umetokiko eta barrabiletako minbizitik edo bestelako infekzioetatik" azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!