Ur-jolasen gune berri bat izango dute Abadiñon uda honetan

Anboto 2020ko mai. 30a, 09:51

Galizia prazan ur-jolasen gune berri bat atontzeari ekin dio udalak. Uztailean erabilgarri egotea gura dute.

Ur-txorrotekin, ur-tunelekin, ontzi kulunkariekin eta LED argiteriarekin hornituko dute jolas-gune berria. Espazioak 115 bat metro karratuko azalera hartuko du eta obra horrekin udalak bukatutzat emango du Galizia praza berritzeko urbanizazio plana. 

Instalatzekoak diren ur-txorroten altueragatik eta izango duten zorrotada-indarrarengatik, eremua “umeentzako jostagarri ederra” izango dela aurreratu du Javier Crespo alkateordeak. 71.700 euroko inbertsioa dute lanek, BEZ zerga kontuan hartu barik. Lanak uztailean bukatu gura dituzte, hartara, udan, zerbitzua erabilgarri egoteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!