Abadiñoko merenderoetan barbakoa egitea baimenduta egongo da bihartik aurrera

Anboto 2020ko mai. 29a, 13:29

Astola eta Muntsaratzeko merendero publikoak erabiltzea baimenduta egongo da bihartik aurrera. Herritar guztiei "momentuoro arduraz jokatzeko" eskatu die Abadiñoko Udalak, ohar batean, kutsatzeko arriskua hor dagoela gogoratuz. 

Barbakoa bakotxean gehienez 15 lagun elkartu ahal izango dira, eta osasun arloko agintariek ezarritako distantzia eta segurtasun neurriak errespetatu behar dira. Hau da, pertsonen artean metro biko distantzia mantendu behar da, eta, gutxieneko tarte hori matendu ezin denean, derrigorra da maskara erabiltzea. Derrigorrez maskara erabili beharko da inguruan arrisku talderen batean dagoen pertsona bat baldin badago, udal arduradunek gogoratu dutenez. 

Pandemia ez dela amaitu gogoratu dute udal arduradunek. "Mugikortasuna baimentzeak ez u esan nahi edozer egin daitekeenik, eta erabat saihestu behar dira kutsaketak ugaltzeko arriskua duten portaera guztiak", dio oharrak. "Kutsaketa arriskua hor dago, eta kutsaketak ugalduko balira berriro itzuli beharko genuke itxialdira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!