Matienako 1.270 aparkalekuaren okupazioa aztertu du Abadiñoko Udalak

Aitziber Basauri 2020ko mai. 25a, 18:09

Aparkaleku eskasiari erantzun bat emateko herriko aparkalekuen okupazioa aztertuko du Abadiñoko Udalak. Matienako 1.270 aparkalekuren okupazioagaz hasi dira, gero Zelaieta eta Muntsaratzeko aparkalekuak aztertzeko. "Datu objektiboetan oinarrituta" gaur egungo aparkalekuen egoera zein den jakin gura dute. 

Azterketak argitu duenez, gune guztietan egon dira plaza libreak, egunean zehar, eta Trañabarren Hiribidetik Trañapadura kalera bitartean batzen dira egoiliarren eta langileen auto gehien.Horren harira, aparkaleku horiek egoiliarrentzako mugatzea proposatu du azterketak, industrialdeak dagoeneko "nahikoa aparkaleku" dituelako, azaldu dutenez.

Trañabarren Hiribidetik Solaguren kalera bitartean eta San Blas inguruan gehienbat egoiliarren autoak aparkatzen direla jaso du egindako azterketak, eta Arzubia kale inguruan batez ere goizez okuupatzen direla aparkalekuak.

Abendua eta otsaila bitartean egin zuen Matienako  aparkalekuen okupazioaren azterketa udalak, lau egunetan eta ordu-tarte desberdinetan. Guztira, 3.512 autoren (horietatik 1.038 egoiliarrenak) 4.304 aparkaldi erregistratu ziren. UDal arduradunek azaldu dutenez, "aparkatutako ibilgailuen datuak udal-erroldako datuekin kontrastatu dira, zenbat diren egoiliarrenak eta zenbat bisitarienak jakiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!