AHTaren lanen inguruko segurtasun-auditoria eskatu dio Abadiñoko Udalak lanen ardura duen UTEari

Aitziber Basauri 2020ko mai. 25a, 14:09

Abadiñoko Udalak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak egiteko ardura duen UTEari eskatu dio segurtasun-auditoria batekin osatzeko lan horien gaineko trafiko-azterlana.

AHTren lanek Zelaieta auzotik (Abadiño) Atxondorako errepidean izango duten eraginari buruzko azterketa urte hasieran eskatu zuen udalak. Hala ere, ohar batean azaldu dutenez, "UTEak aurkeztu dion txostenak ez du jasotzen segurtasun-auditoriarik". Bada, azterketa hori aurkezteko eskatu dio udalak UTEari.

Abadiñoko Udalak jakin eragin du herritarrei AHTko lanei buruzko informazioa emateko atal bat zabaldu duela udal webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!