Abadiñoko igerilekuen harira mozioa aurkeztuko du EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 25a, 12:31

EH Bilduko kideek jakitera eman martxoaren 31n alkateak, "bere erabaki propioz" Emptesport enpresari beste urtebeterako "kontratua luzatzea erabaki" zuen, oposizioko taldearen asmoa hurrengo osoko bilkuran dekretu hori atzera bota eta ondorengo mozio hau onartzea da. 

1. Emtesport enpresari exijituko diogu, lehenbailehen dirua itzuli diezaiela erabiltzaileei. 

2. Inguruko herrietako igerilekura joatea erabakitzen duten erabiltzaileei, Abadiño eta igerileku horretako tarifen arteko tartea Abadiñoko Udalak ordaintzea. 

3. Udalak inguruko igerilekuekin akordio bat sinatzea, bertan egiten ziren kurtsoak aurrera eramateko. 

4. Prezioak eta tarifikazio sistema igerilekuaren itxialdiak sorrarazten duen egoerara moldatzea. 

5. Udaletxeak auditoria bat eska edo egin dezala, orain arte igerilekua kudeatzen aritu den enpresak kontratuan adierazitako betebeharren betetze maila aztertu eta alde bakoitzaren erantzunkizunak zehazteko.

6. Udaletxeak azterketa juridiko/ekonomikoa egin dezala, greba egunetan eta igerilekuaren egoeraren ondorioz, instalazioak itxita daudenean, udalak enpresari ordaindu beharreko kuota zein den zehazteko.

7. Epe laburrean, igerilekua itxita dagoen bitartean, posible diren zerbitzuak eskaini ahal izateko, akordio barri bat enpresarekin sinatzea. 

8. Bitartean, Astolako kiroldegia kudeatzeko plegu berriaren oinarriak kirol batzordean lantzea. Plegu horiek lantzerakoan, kudeaketa eredu zuzenagoak lehenetsiko dira. Zerbitzuaren kalitatea hobetu, eta erabiltzaile eta langileen asebetetasuna helburu izango duen eredu publikoagoak aztertu eta aukeratuko ditugularik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!