Hiru pertsona atxilotu dituzte Abadiñon trastelekuetan lapurtzen saiatzearren

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 25a, 10:48

Iturritxo kalean atxilotutako hiru lagunak 35, 29 eta 23 urteko gizonezkoak dira. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez goizaldeko ordubatak aldera Iturritxo kaleko eraikin batean zaratak entzuten zirela esanez abisu bat jaso dute. Orduan Ertzaintza bertaratu da eta hiru lagun atxilotu dituzte. "Sei trastelekutan sartzen saiatu direla ikusi dugu, eta gainera trasteleku batzuetatik lau bizikleta eta mendiko materiala kanpora aterata eduki dutela ikusi dugu", azaldu du Ertzaintzak prentsa ohar bidez. Gainera, ibilgailu bateko leihoa ere apartuta egon dela esan dute. 

Bestalde, atxilotuetako batzuk aurrekariak dituztela eta hirurak epailearen aurretik pasa beharko direla jakitera eman du Ertzaintzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!