Astolako igerilekuko kontratua enpresa berdinari beste urte batez luzatzea salatu du EH Bilduk

Anboto 2020ko mai. 19a, 18:26

Mikel Urrutia EH Bilduko bozeramaileak igerilekuko 1.800 erabiltzailek zerbitzurik barik jarraitzen dutela salatu du, baita ere.

Erabiltzaileek kuoten dirua ez jaso izana kritikatu du agerraldi berean. Horrez gainera, udalak otsailetik hona igerilekuan lotura duten lanekin 100.000 euro gastatu izana ere kritikatu du EH Bilduko zinegotziak. "Otsailaz geroztik, itxita dago igerilekua, hala ere, udalak 100.000 euro ordaindu ditu, eta aurrerantzean ere ordaintzen jarraituko dela dirudi. Guretzako hau ez da eredua". Kudeaketa ereduaren aldaketa proposatu du EH Bilduk, baita ere.

Azken urteetako kudeaketa kritikatu du Urrutiak bideo berean. "Bi faktore gakoak  dira kasu honetan: azpiegitura egokiak edukitzea, mantenu lan egokiarekin, eta hurbileko kudeaketa eraginkor bat ematea. Abadiñoko igerilekuen kasuan, ez da horrelakorik egon azken urteetan". Horren adierazle lez, hainbat adibide eman ditu Urrutiak: prezio altuak, langileen grebak...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!