Martxan dira Muntsaratzeko jolasgunea estaltzeko lanak

Anboto 2020ko mai. 19a, 17:41

Lanak uztailean amaituko direla adierazi du Javier Crespo alkateordeak.

Eguraldi txarrarekin erabili ahalko da jolasgunea obrak amaitu ostean. Horrez gainera, pasabide bat eraikiko dute, jolasgunetik Muntsaratzeko aterpeetara joan ahal izateko. 110.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dute lanek. 

Ikastaroak KZgunean

Bestalde, KZguneak martxan jarri ditu "teknologia berriek eguneroko bizitzan duten aplikazioei" buruzko hogei ikastaro. Bertan parte hartzeko, loturan eman behar da izena:  https://bit.ly/3bdmqqd.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!