Joan zen zapatuan gertatutako eraso matxista gaitzetsi du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mai. 18a, 15:59

Mugimendu feministak deituko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

Joan zen zapatuan Ertzainek gizonezko bat atxilotu zuten bere bikotekideari eta senitarteko bati eraso egitea egotzita Traña-Matienan. Abadiñoko Udalak azaldu duenez, "biktimari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini gura diogu eta jakitera eman gura diogu gertu izango gaituela eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak zein erreparaziozkoak, konfidentzialtasuna eta intimitatea bermatuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!