3-14 urte bitarteko 988 umeri maskarilak bidaliko dizkie Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mai. 18a, 13:08

Udalak posta bidez bidaliko dizkie maskarilak 3 eta 14 urte bitarteko umeei; FFP1 motako maskarilak. 

Maskarilak moldagarriak dira, eta "alarma egoeran umeen jarrera ona eskertzeko" postal batekin batera bidaliko ditu udalak maskarilak. Datozen egunetan egingo dira bidalketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!