Ligak bertan behar geratu ostean, geraldiaren aurretik zeuden sailkapenak errespetatu ditu federazioak txapeldunak erabakitzeko. Kadeteetan Daniel Fernandez izan da onena eta Lier Arkarazo taldekidea geratu da bigarren.
Kimu mailan Markel Arroyorentzat izan da txapelketa. Maila berdinean, taldekako txapelketa ere irabazi dute abadiñarrek, Markel Arroyok, Iban Monterok eta Aner Abaituak osatutako hirukoteari esker.
Lehen argazkian, Markel Arroyo; bigarrenean, Lier Arkarazo; hirugarrenean Markel Arroyo eta Iban Montero; laugarrenean, Aner Abaitua.