Urkiolako San Antonio jaiak bertan behera gelditu dira

Anboto 2020ko mai. 15a, 12:58

Artxiboko irudia.

Koronabirusak eragindako osasun krisialdia dela eta bertan behera utzi dituzte ekainaren 13aren bueltan egiten diren ekitaldi gehienak.

Urkiola Landa Garapenak, Santutegiak eta Abadiñoko Udalak osatzen duten batzordeak eman du erabakiaren berri. Ekainaren 13an ez da nekazal edo abere azokarik egingo jende pilaketak sahiesteko, eta santutegia zabalik egongo den arren, meza hilaren 14ean baino ez da egingo, 12:00etan; 150 lagunek parte hartu ahalko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!