Abadiñoko Aceros IMS enpresan hiru kaleratze egon direla salatu du ELA sindikatuak

Anboto 2020ko mai. 13a, 19:58

Langile horiek "berehala berronartuak" izan daitezen eskatu du.

Diziplina kasuegatiko kaleratzeak "inolako arrazoi eta justifikaziorik" eman barik gertatu dira ELAren arabera. "Ez dugu onartuko kaleratze traumatikoen politika hau ezartzea. Enpresak hartu duen neurria guztiz arbuiatzen du", salatu du sindikatuak ohar batean.

Langilegoari asanbladetan parte hartzeko deia egin diote. Izan ere, langileria enpresetan antolatzeak "inoiz baina garrantzi handiagoa" duela diote sindikatutik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!