Umeekin zer hartu eman izan duzue asteotan?
Egia esan, konfinamendua hasi zenetik ez dugu hartu eman askorik eduki. Gure kasuan, 2-8 urte bitarteko umeak edukita oso zaila ikusten dugu zer edo zer bideragarria egitea. Egin dugun gauza bakarra zera izan da: dantza taldetik proposatzea bideo bat grabatzea eta sare sozialetara igotzea. Txikiei, berriz, "kolpe-kolpe" abestia dantzatzeko proposatu genien, eta gura izan zuen umeak parte hartu zuen.
Arriskurik ikusten duzue umeak desmotibatzeko?
Bada, egoera honetan, bi muturretako egoerak aurkitu ditzakegu. Alde batetik, aurretik zutena baino gogo gehiagorekin joatea entseguetara eta dantza egiteko gogoa edukitzea gerta daiteke. Beste aldetik, umeak guztiz desmotibatuta en daitezke, eta posible da gehiago ez bueltatzea...
Gurasoekin harremanetan jarri zarete?
Ez dugu berbarik egin gurasoekin horren inguruan, beraz ez da ezer ere komentatu.
Aurretik ere kostatu izan al zaizue taldeak osatzea?
Gure kasuan, eta guk 2-8 urte bitarteko umeekin daramatzagun urteetan, txikitxoen taldeak politak atera dira. 10-15 umeko taldea izan ohi dugu. Are gehiago, 6-8 urte bitarteko umeen 8ko taldea sortzeko aukera ere izan dugu aurten arte. Momentu honetan 6 ume daude.