Gaur hasiko dira Abadiñoko San Trokaz jaiak

Anboto 2020ko mai. 12a, 14:39

Etxetik ospatzeko egitaraua prestatu dute gaurtik domekara. Txupinazoa gaur, 20:10ean, izango da.

Abadiñoko Udalak hasiera emango die gaur San Trokaz jaiei, etxetik ospatzeko jai-egitarau batekin. Jaiak hilaren 17an amaituko dira, udal arduradunek ohar batean informatu dutenez.

Jaiak girotzeko, udalak dei egin die herritarrei, eta bereziki ume eta gazteei, marraztu dezaten Gerbas oihal edo izara batean eta jar dezaten gero etxeko leiho nahiz balkoian. Arratsaldeko hiruretan, Youtube plataformaren bidez eskainiko den tailer batek erakutsiko du nola egin irudi horiek.
 
Gero, 20:10ean txupinazoak hasiera ofiziala emango die jaiei.

Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Gorakada taldeak 'Moby Dick' antzezlana eskainiko du Interneten. Hilaren 16an, 12:00etan, jaien giroketari buruzko tailer bat egingo da, eta, 17:00etan, Maider Alcelay ipuin kontalariak 'Nire etxetik zuen etxera' izeneko ipuina kontatuko du. Nahi duenak zuzenean jarraitu ahalko du www.pscp.tv/ helbidean. Hilaren 17an, 20:10ean, jai amaierako txupinazoa botako da.

Udalak prozesu parte-hartzaile bat antolatu zuen jai-egitaraua prestatzeko, eta webgune bat sortu du santrokazjaiak.eus/ helbidean, jaietako ekitaldiak jarraitzeko eta jaien gaineko argazkiak igotzeko. 

JAIETAKO EGITARAUA: MAIATZAK 12

-15:00etan: Gerbas gure leihoetara. Onditz Mendizabalek eskainitako taillerra.
- 20:10ean: Txupinazoa.

MAIATZAK 15

- 17:00etan: 'Moby Dick' izeneko antzezlana.Gorakada antzerki taldea.

MAIATZAK 16

- 12:00etan: Jai giroan jolasak eta merienda Onditz Mendizabalen eskutik.
- 17:00etan: 'Nire etxetik zure etxera' ipuin-kontaketa Maider Alcelay-ren eskutik.

MAIATZAK 17

- 20:10ean: Jaien amaierako txupinazoa.

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!