Traña-Matienako eta Zelaietako haurreskoletarako matrikulazioa atzeratu egingo da

Anboto 2020ko mai. 11a, 15:55

Horrez gainera, bi haurreskoletako ate irekien jardunaldiak ere atzeratu egingo dira. 

Maiatzerako aurreikusten zen aurrematrikulazio epea zabaltzea, hala ere, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, atzeratzea erabaki dute. "Data berriak zehazterakoan jakiraziko dira" azaldu du Abadiñoko Udalak bando bidez. 

Udalak, gainera, bi helbide elektroniko eskaini ditu haurreskolekin harremanetan jartzeko: zelaieta.abadino@haurreskolak.eus eta tranamatiena.abadino@haurreskolak.eus .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!