Merkatarien eta autonomoen egoera ezagutzeko galdetegia prestatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mai. 11a, 09:37

Koronabirusak Abadiñoko komertzioengan izandako eraginari buruzko diagnostikoa osatu gura du udalak. Maiatzaren 15era arte erantzun ahalko da.

 

Inkesta betetzeko lotura honetan klikatu behar da. EH Bilduk ere inkesta betetzeko gomendioa luzatu du beste ohar batean. Horrez gainera, irisgarritasun eta osasun baldintzak betez gero, terrazen espazioa handitzea "lagungarria" dela adierazi dute. "Aurrera begira terrazen ordenantza berrikusi eta garai berrietara egokitzea proposatzen dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!