Abadiñoko Udalak hogei neurri baino gehiago hartu ditu koronabirusaren krisia hasi zenetik

Anboto 2020ko mai. 6a, 11:40

Mikel Garaizabal alkateak abadiñarren jarrera txalotu eta eskertu gura izan du, bide batez. "Birusa gehiago zabaldu ez dadin etxean konbentzimenduz eta itxaropentsu geratu dira".

Besteak beste, behar gehien duten abadinarrentzako bonoak atera zituen udalak martxoan, hauek janaria erosi ahal izateko; neurri fiskalak edota sektore desberdinei laguntzeko neurriak ere hartu dituela nabarmendu gura izan du Abadiñoko Udalak ohar berean. 

Aldi berean, abadiñarrentzako zein Abadiñoko Udalarentzako "inoizko erronka handienetako bat" lez definitu du hemendik aurrerakoa. "Udalak buru-belarri jarraituko du birusaren mehatxuari aurre egiten, eta ondorio larriei aurre egiten, herritarrekin elkarlanean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!